EstellaMendizale.Com

2012

2012-2-12. Alluitz (1040m). Amboto Mendizerra
2012-2-12. Alluitz (1040m). Amboto Mendizerra

2012-2-12. Alluitz (1040m). Amboto Mendizerra

Mendizerra
Alluitz Bizkaiko hego-ekialdean dagoen mendia, Abadiñoko udalerrian eta Anbotoko mendilerroan kokatuta dagoena, Anboto mendititik Larranoko lepoak banatzen duelarik. Izan ere, Larranotik Alluitzeko tontorreraino gandor ikusgarria luzatzen da, ondorengo puntuak igaro beharrekoak izanda: Larranoko Puntie (981 m), Urkuletako igarobidea (949 m), Gaintzako punta (1.014 m), Bedarkuluko lepotxoa, Zorrotzako haitza (1.017 m), Larrano Urkuluko lepoa (951 m), Larrano Urkuluko Puntie (1.016 m), “Infernuko zubia” edo Kokuzkuluko arraila izugarria ( 976 m ).
Alluitzek 1.040 metroko altuera dauka tontorreraino, eta mendilerroko bigarren altuena da Anboto beraren ostean.

2012-2-26.Alpino Ski Candantxun,Lizarra Ski Taldearekin.
2012-2-26.Alpino Ski Candantxun,Lizarra Ski Taldearekin.

2012-2-26.Alpino Ski Candantxun,Lizarra Ski Taldearekin.

Ski Alpino Lizarra Ski Taldearekin, forfaita prezio onean. Candanchú Erdialdeko Pirinioetan dagoen eski-estazio bat da, hain zuzen ere, Espainiako Aragoi autonomia erkidegoan dagoen Jazetania eskualdeko Aísa udalerriko lur sailetan kokatzen da. 2010. urtean 80 biztanle zituen. 1928an inaguratua izan zen.

2012-1-29. Moncayo Irla Bat Mendian
2012-1-29. Moncayo Irla Bat Mendian

2012-1-29. Moncayo Irla Bat Mendian

Moncayo edo San Miguel Iberiar mendilerroko mendia da, Zaragoza eta Soriako probintzien artean kokatuta. 2.314,30 metro ditu eta mendilerroaren mendirik altuena da. 1978an bere azalaren 9.848 ha parke natural bihurtu ziren.