EstellaMendizale.Com

2012-2-12. Alluitz (1040m). Amboto Mendizerra

Martxaren eguna: Otsailak 12
Ariketa: Ibili

Irtera ordua: Igandeak 12 goizeko 8etan.

Izena Emateko: Lizarrako mendizale Elkartean, San Veremundo 3 kalea. Ostirala arratsaldeko zortzitatik amarretara.Edo ordu honetan 949552235 telefonora deituz.

Mendizerra
Alluitz Bizkaiko hego-ekialdean dagoen mendia, Abadiñoko udalerrian eta Anbotoko mendilerroan kokatuta dagoena, Anboto mendititik Larranoko lepoak banatzen duelarik. Izan ere, Larranotik Alluitzeko tontorreraino gandor ikusgarria luzatzen da, ondorengo puntuak igaro beharrekoak izanda: Larranoko Puntie (981 m), Urkuletako igarobidea (949 m), Gaintzako punta (1.014 m), Bedarkuluko lepotxoa, Zorrotzako haitza (1.017 m), Larrano Urkuluko lepoa (951 m), Larrano Urkuluko Puntie (1.016 m), “Infernuko zubia” edo Kokuzkuluko arraila izugarria ( 976 m ).
Alluitzek 1.040 metroko altuera dauka tontorreraino, eta mendilerroko bigarren altuena da Anboto beraren ostean.
Fitxa teknikoa
 Garaiera: 1.040 metro.
 Mendilerroa: Anboto.
 Hasiera: Atxarteko harrobia.
 Altuera tartea: 785 metro.
 Denbora: 3 ordu.
 Koordenatuak: 43º 0.7´Iparralde. 2º 37´ Mendebalde.
 Zailtasuna: Altua. Eguraldi txarrarekin desegokia.
 Ikustekoak: Eskalatzeko hormak eta bideak. Pagadiak.
]Abiapuntuak
“Infernuko zubia” edo Kokuzkuluko arrailaren ikuspegi bat.
Bi abiapuntu dira nagusiak. Bideak ongi seinalatuta egoteagatik, ekipo egokia eramanez gero, behar bezala prestaturiko edozein mendizalerentzako egokia da Alluitz mendia.
 Ohiko bidea Atxartetik (290 m) abiatzen da eta Artolako lepotik (564 m) igotzen da. Bertan bidea bitan banatzen da, mendebalderantz Aitz txikira (732 m) joateko edo ekialderantz Alluitzera harritza batetik apurka-apurka igotzeko. Bide hau elorri zuri bakarti baten ondotik igarotzen da, gandor zati bat eginez. Ordu 1 eta 45 minutuko ibilaldia da guztira.
 Bestela, Urkiolatik (730 m) iristen da Larranoko lepora (957 m) hegoaldetik, bertan Santa Barbarako baseliza dagoelarik Alluitz eta Anboto artean. Hortik gandor luze eta ikusgarria hasten da, Larrano puntie (981m), Zorrotza (1.017 m), Larrango Urkulu (915 m) eta batez ere “Infernuko zubia” edo Kokuzkuluko arraila ezaguna (976 m), alde bietan amildegi handiak dituena eta I-II motako zailtasuna eskatzen duena. 1921ean Ángel Sopeña eta Ignacio Palacios eskalatzaile aitzindariak igo ziren lehenengo aldiz. 2 orduko ibilaldia da.
Azkenik, Larranora igotzeko iparraldetik ere egin daiteke: Axpe-Martzaatik (Atxondo) alde batetik edo Sagastatik (Abadiño), bestetik.