Martxaren eguna: Abenduak 18
Ariketa: Ibili
Irtera ordua: Igandeak 18 Abenduak goizeko 8etan.
Izena Emateko: Lizarrako mendizale Elkartean, San Veremundo 3 kalea. Ostirala 7 arratsaldeko zortzitatik amarretara.Edo ordu honetan 949552235 telefonora deituz.
Arantzazun bukatzen dugu:
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=2249930
Link interesgarriahttp://www.mendikat.net/monte.php?numero=555
ArgibideakAizkorri-Aratz aldea Gipuzkoa eta Arabako lurralde historikoen arteko mugan dago, eta bi lurralde historikoak banatzen dituen mendi-kordala hartzen du, gutxi gorabehera Arlaban eta Otsaurte mendateen arteko eremua. Geografiak Zaraia, Elgea, Urkilla, Aizkorri eta Altzania mendilerroak hartzen ditu alde horretan, non nabarmentzekoak diren Aitxuri (1.551 metroko altitudea) eta Aratz (1.442 metrokoa) tontorrak. Kantauri-Mediterraneoko uren banalerroa ere mendilerro horretan da. Administrazioaren aldetik, berriz, alde hori lau arabar udalerrik (Asparrena, Zalduondo, Donemiliaga eta Barrundia) eta zazpi gipuzkoarrek (Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati, Legazpi, Zerain eta Zegama) osatzen dute, baita Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorraren lursailek ere.
Geomorfologiaren aldetik, ostera, Aizkorri-Aratz aldeak erliebe malkartsua du, izan ere, haran sakon eta tontorren artean 1.000 metro inguruko kota-aldea dago; ekialdean Aizkorri, Aratz eta Egino bezalako kareharrizko fronteak gailentzen dira, baita Elgea eta Urkilla bezalako silize-harriak ere. Badira interes handiko beste elementu geomorfologiko batzuk, hala nola, sakonuneak, aldapak, arroilak, dolinak eta arro karstikoak. Deba, Urola eta Oria ibaiek ura Kantauri itsasora isurtzen dute; Mediterraneora, berriz, Arakilek eta Barrundiak. Kontuan izan behar da, baina, lurrazaleko ibilguen ur-emaria lurrazpiko akuiferoen sistemen garatzeak baldintzatuko duela.
Jatorrizko basoen zati handi batek bere horretan dirau; batez ere, pagadi kaltzikolaz eta azidofiloz eta ameztiz osatutakoak. Alde horren %40aren erdia gutxi gorabehera horrelakoez beteta dago. Merezi du aipatzea haritz kandugabeko hainbat gune ere badaudela. Baina, gizakiak esku hartu du, eta horren ondorioz, landaredi potentziala aldatu egin da; baso-landaketak eta landazabal atlantiarrak ugari dira, batez ere Gipuzkoan. Gainera, interes komunitarioko 22 habitat-mota identifikatu dira eta horietatik 10 lehentasunezkotzat jo dira. Fauna dela-eta, baso eta mendi inguruko hainbat espezie dagoela egiaztatu da; horietatik 20ren bat interes komunitariokotzat jo dira. Halaber nabarmen daitezke, harrapakari, pizido, kiroptero, basoko haragijale, mikrougaztun eta ornogabe saproxilikoen populazioak; horietarik gehienak arriskuan dira eta ondo zaindutako EAEko baso handietan baino ez daude. Horiek horrela, inguru horrek ondorengo populazio hauek zaintzeari egin dion ekarpena garrantzi-garrantzitsua da: okil beltza (Dryocopus martius), miru gorria (Milvus milvus), sai zuria (Neophron percnopterus), lepahoria (Martes martes), elur lursagua (Chyonomys nivalis), ferra-saguzar handia (Rhinolophus ferrumequinum) eta Osmoderma eremita, besteak beste.
Alde horren jabetza publikoa eta pribatua da, zati berdinean. Araban, baina, lursail pribaturik ez dago ia-ia; aldiz, Gipuzkoan lur gehiena pribatua da. Lurrak batik bat dira, basoko eta abeltzaintzako aprobetxamendua egiteko. Gainera, ur-hornidurarako hainbat urtegi, harrobi bat eta bi parke eoliko daude; baita hainbat ur-hartune ere, inguruko zentraletan hidroelektrizitatea produzitzeko. Aisialdiko jarduerak ere garrantzizko erreferentzia dira, mendirako zaletasunagatik eta ibiliengatik; baita Arantzazuko santutegiak duen sinbologiagatik ere.