EstellaMendizale.Com

Argazki Lehiaketa LME

ARGAZKI LEHIAKETA

  1. Lizarra Mendizale Elkarteak jardueren egutegiaren azala izateko urteroko argazki lehiaketa iragartzen du.

 

  1. Gaia: Argazkiak elkarteak 2018-2019an antolatutako jarduerenak izan beharko dira. 2018ko azaroaren 1etik 2019ko urriaren 31ra arte egindako jardueren argazkiak bidaltzen ahalko dira.

 

  1. Argazkiak posta elektronikoaren bidez bidali beharko dira, JPG formatu digitalean, gutxieneko 1 Mb eta gehieneko 5 Mb neurriarekin.

 

  1. Edozein formatu onartuko da -estandarra, karratua, etzana, bertikala…-. Argazkiak zuri-beltzean eta kolorean izaten ahalko dira, eta ezin izanen dira aldatu kolorea eta argitasuna, gutxieneko zuzenketak izan ezik.

 

  1. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere 3 argazki aurkezten ahalko ditu, ez badira argitaratu, erakutsi edota ez badute parte hartu beste edozein lehiaketatan.

 

  1. Argazkiak e-mailen bidez helbide honetara bidaliko dira: info@estellamendizale.com. Honekin batera, egilearen izena eta bi deitura, telefonoa, posta elektronikoa eta egindako argazkiaren izenburua agertuko dira.

 

  1. Argazkiak onartzeko azken eguna 2019ko urriaren 27ko 24:00ak izango da.

 

LEHIAKETAREN OINARRIAK:

 

  1. Oinarriak:

 

– Argazkiak honako helbidera bidaliko dira: info@estellamendizale.com eta jasotako argazki guztiekin 6 argazkien aurretiko hautaketa egingo da (Argazkien aurretiko hautaketa epaimahai profesional batek eta juntako kideek egingo dute).

Sei argazki hauek paperean handituko dira eta klubean jarriko dira, bazkide guztiek bozkatu dezaten.

Pertsona berak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso. Hori gertatuz gero, bigarren saria jasoko luke puntu gehien lortu dituen hurrengoa.

 

  1. Parte-hartzaileak:

 

Klubeko bazkide guztiek parte hartzen ahalko dute eta bazkide ez izan arren jardueraren batean parte hartu duen eta beraren argazkiak dituen edonork ere. Lehiaketatik kanpo geratuko dira aurretiko hautaketan parte hartuko duten juntako kideak.

 

  1. Argazkien onespena:

 

  • Argazkiak bakarrik formatu digitalean bidaliko dira.
  • Ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak izan diren argazkiak.
  • Ez da inolako argazkirik onartuko jabetza intelektualaren eskubideak ez badira bere osotasunean eta salbuespenik gabe parte-hartzailearen berarenak.

 

 

  1. Baldintza teknikoak:

– Aurkeztutako argazkien neurriak behar adinako kalitatea izan beharko du kopiak egiteko eta jendaurrean jarri ahal izateko. Gutxienez 2.000 pixel izan beharko ditu bere alde handienean, mugarik gabe eskatutako gehienerako. Neurri horretara heltzeko irudia interpolatzea onartuta dago. Argazkiak edozein formatu-estandarretan bidaliko dira.

– Lehiakideek honako modalitate honen bidez irudiak edo argazkiak bidaltzen ahalko dituzte:

  • Posta elektronikoz: Bidalketa bakoitzaren pisuak ezin izango du 5 Megabyte gainditu. Modalitate honen bidez antolakuntza ez da erantzule egingo argazkiak ez badira jasotzen.

 

  1. Sariak:

 

  1. Lehenengo saria argazki onenari: Federazioko lizentzia C modalitatera arte eta gehigarririk gabe.
  2. Bigarren saria bigarren argazki onenari: Klubaren egun bateko irteerak doan.
  3. Parte-hartzeari sari bat: bozka eman duten pertsonen artean klubeko bi kamiseta eta ardo botila zozkatuko dira.

 

2 thoughts on “Argazki Lehiaketa LME