ENAREN IBILBIDEA
Enaren ibilbidea Nafarroako, Aragoiko eta Frantziako Pirinioetan barna egiten den lau eguneko zeharkaldia da. Kontinenteko paisaia karstiko labirintiko eta ikusgarrienetakoetatik igarotzen da. Izena Pirinioen hegoaldeko haranetako emakumeengandik hartu du. XX.mendearen hasieran, udazkenetik udaberrira, Maulera igarotzen ziren espartingintzan lan egitera. Emakume horiei enarak zeritzen.
Ibilaldi honetan kontrabandisten bideetatik joango gara eta Añelarrako, Auñamendiko eta Belaguako paisaiez gozatuko dugu.
ENAREN IBILBIDEA | 1 AUKERA | 2 AUKERA | |||||||
EGUNA | ETAPA | IRTEERA | BUKAERA | orduak | + | – | orduak | + | – |
uzt. 4 | Izabako OXANEA aterpetxera heldu | – | – | – | – | – | – | ||
uzt. 5 | BELAGUA – LINZA | Asolaze Kanpina | Linza (1.340 m) | 7-8 | 1000 | 750 | 6-7 | 600 | 250 |
uzt. 6 | LINZA – LESCÚN | Linza (1.340 m) | L´Aberouat aterpetxea (1.442 m) | 9-10 | 1500 | 1400 | 7-8 | 1100 | 1100 |
uzt. 7 | LESCÚN – LA PIERRE SAINT MARTIN | L´Aberouat aterpetxea (1.442 m) | Jeandel aterpetxea
(1.620 m) |
6-7 | 1100 | 850 | 4-5 | 600 | 250 |
uzt. 8 | LA PIERRE SAINT MARTIN – BELAGUA | Jeandel aterpetxea
(1.620 m) |
Asolaze kanpina (910 m) | 8-9 | 500 | 1000 | 8 | 870 | 1102 |
Izena emateko: ostiralean, 19:30etik 21:30era, klubean.
36€ko fiantza kobratuko dugu plaza erreserbatzeko.
Gomendagarria da federatuta egotea.