EstellaMendizale.Com

2013-1-12.Ubagoa Sorburua Lamien Ipuina

Txangoa irtengo da, goizeko lehen orduetan eguraldia lagun izango dugu.

 Honako ekimen dibertigarri honetan parte har dezazuen, gonbidapena luzatu nahi dizuegu Lizarrako Mendizale Elkartetik, euskara eta mendizaletasuna bateratzearren
;

Urtarrilak 12. Ubaguako Iturburua.

Zailtasun txikikoa.

Goizeko 10etan Errezuko herriko plazan, iturriaren ondoan.

 Haurrentzako: Ubaguako iturburura eta kobazuloraino 2 ordutako ibilbidea. Bide beretik  buelta.

 Beste ibilbidea adindunentzat: 3 ordu eta 30 minuto. Ubaguako iturburura, kobazuloa, monolitoak, Iturgoien herria eta Errezu.

Haurrek euskaraz hitz egiten jakingo dute, euren artean, baina guraso edota laguntzaileen kasua ez litzake beharrezkoa  euskaraz jakitea.

ATERALDIA DOHAINIK

Ume guztiak heldu batekin etorri behar dira.

Bi mundu desberdin batzen ditut ubaguako kanoia; Andia Mendizerrako abelzaintza batetik eta Deirri eta Gesalazko nekazaritza besterik.

Lizarerriko ibilbide ederrenetarikoa dugu. Errezu eta Lezaungo herriak lotzen dituen bidexka da. Mendien arteko pasabidea jarraituz Ubagua  ibaiaren iturburura garamatza, ondoren  20 metro baino gehiagoko altuerako pinuak batzen dituen pinudia zeharkatuko dugu. Ibilbidean haitz erraldoiak, baita arte haundiak eta baita putreak ere bide lagun izango ditugu.