EstellaMendizale.Com

Tromouse Zirkoko Gailurren zeharkaldia.

Tromouse Zirkoko Gailurren zeharkaldia.

Asteburu pasa.

Urriaren 5eko arratsaldean irtengo gara, Malleteko aterpetxean gaua pasatzeko (1.830 mt.).

Larunbatean goizean goiz abiatuko gara eta honako tontorretara igoko gara:

La Munia (3.133 m), la Petit Munia (3.099 m), Sierra Morena (3.088 m), Troumouse (3.083 m), Pointe Aires (3.028 m), Pico Heid (3.022 m). Bertan II. eta III. graduko igoerak eta pasu aereoak topatuko ditugu. 15km-ko eta 1.300m-ko desnibela izanen du zeharkaldiak eta 10 bat orduko iraupena.

Gaua Malleteko aterpetxean emanen dugu.

Igande goizean bi aukera izanen ditugu: Gavarnien ferrata-bide bat egitea edo bailaran turismoa egitea.

Bazkaldu ostean, etxera.

Behar den materiala: kaskoa, arnesa, jaistekoa eta pare bat zinta gehi mosketoiak.

Ferrata egin nahi dutenek: zinta disipatzaileak.

Izena emateko: irailaren 21ean eta 28an (egun horretan kluba itxita egonen da). Edo Deitu Koldo:647583794