EstellaMendizale.Com

2014

2014-4-12. Mendaur Arantxatik.
2014-4-12. Mendaur Arantxatik.

2014-4-12. Mendaur Arantxatik.

Mendi ederra da Mendaur. Ez dauka aldamenean bera adinakorik eta ikuspegi zabala eskaintzen du Bortzirien gain. Leitza aldean hasten den mendikate luze baten amaieran dago eta bera da kate horretan gain altuena eta arkaiztsuena. Parapenteaz ibiltzeko aprobetxatzen du zenbaitek. Ermita bat dauka tontorrean, ermita eta aterpe lanak egiten dituena, eta Ermita dela eta, guruzbidea ere bai, Aurtitz aldetik abiatuta. Tontorra baino laurehun bat metro beherago urtegi txiki bat dago. Sunbila aldera konglomeratuzko haitz handi batzuk ikus daitezke, Atzurdi Punta deritzona da. Ibilbide polita da Aurtitz aldetik hasi eta guruzbideari jarraitzen diona, urtegiaren aldamenetik paseaz. Ibiltzeko gogoz izanez gero, berriz, erraza da ibilbidea Mendieder eta Ekaitza bitarteko gandorrarekin osatzea. Ez du zailtasun handirik, nahiz eta tarte batzuetan guruzbideari jarraitzea erraza ez izan, hura urratuz egin dituzten pistak direla eta (ez dirudi orain jende asko abiatzen denik behe-behetik, urtegirainoko pista autoz igotzeko modukoa izanda).

2014-3-15.Anie-Auñamendi (2504m) Mendiko Eskia edo Ibili
2014-3-15.Anie-Auñamendi (2504m) Mendiko Eskia edo Ibili

2014-3-15.Anie-Auñamendi (2504m) Mendiko Eskia edo Ibili

Auñamendi (frantsesez Pic d’Anie) Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Barétouseko ibarrean eta Bearnoko lurraldean kokatutakoa. Nahiz eta euskal lurrean kokaturik ez dagoen, bere toponimia eta mendi berari lotuta agertzen diren euskal mitologi istorioengatik, euskaldunen mendi sakratutzat jo izan da.

Tontorra 2.507 metrotan dago kokatuta

2014-3-2. Orhi Asko Artean Lehena
2014-3-2. Orhi Asko Artean Lehena

2014-3-2. Orhi Asko Artean Lehena

Orhi[1] mendia (2.017 m), mendebaldetik hasita, 2.000 metro baino gehiago duen Piriniotako lehen tontorra da. Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan kokatua dago, Iratiko oihanaren ekialdean.