EstellaMendizale.Com

Mendian Mintza

 

Mendian Mintza aldian behin mendi txangoak egiteko mintzatalde irekia da. Zergatik? Euskaraz aritu nahi dugulako eta mendi-planak gustuko ditugulako..

🗺️ Gaur nora? Jurramendi. Autobide ondoko aparkalekutik abiatu eta Printzesen igoera eginen dugu. Lau tontorrak egin atzeko aldeko xendretan behera eginen dugu. Ondotik, iparreko Jurramendi-hegaletik, atzera eginen dugu artadietan barrena. Amaitutakoan, nahi izatera bermuta hartuko dugu.

Noiz? Azaroak 16, Lizarratik 9:00etan.

🥵 Zailtasuna? Distantzia: 10 km inguru, gorako desnibela 500 m inguru. Teknikaren ikuspuntutik 2/5, ibilbide erraza da baina harri asko dago eta noizbait eskua jarri behar da.

Azaroak 16 – Jurramendi – Izen ematea