EstellaMendizale.Com

Documental MENDIAN HIL, HIRIAN HIL Diaporama

Noiz: 2023/03/16, 19:15
Non: Lizarra (Frai Diego Kultur Etxea)

Lizarrako mendizale taldearen eta Izarra beilatokien eskutik, “Mendian hil, hirian hil” dokumentala eta, ondoren, solasaldia Iñaki Peña zainketa aringarrietako mediku eta dokumentalaren zuzendariarekin, eta Mikel Idoaterekin, Izarra beilatokietako burua.

Dohainik

‘MENDIAN HIL, HIRIAN HIL’, Oroitzapenaren eta itxaropenaren gaineko dokumentala

Mendi tontor elurtuan edo eta ospitale bateko logela batean hildako senide bat gogora ekar dezakegu bihotzean minik sentitu gabe? Maite dugun pertsonaren heriotza, galerak eragindako mina eta sufrimenduaren gainditzea nola bizi ditugu. Iraganean errotutako etorkizunak eragiten duen itxaropen, joan zirenak gogora ekartzea… Horiexek dira Iñaki Peñaren dokumental berriaren hari-muturrak. Iñaki Peña Debagoienako Ospitaleko Zainketa Aringarrietako medikua da. Eta honako hau da bere ikus-entzunezko hirugarren lana; heriotza, dolu prozesua eta gainditze fasearen inguruko trilogia bati amaiera ematen diona.

“Zergatik neurtu mendiak metrotan? Zergatik ez neurtu gugan eragindako bizi-pozagatik?”. Hausnarketa Felipe Uriarte alpinistarena da. Uriarte erreferentea da Himalayazale askoren artean. Euskal Herrian mendizale askoren artean oso ezaguna. Honako adierazpenok Mendian Hil, Hirian Hil dokumentalean plazaratzen ditu. Iñaki Peñaren dokumental berriak bizitzaren eta heriotzaren arteko hari finetik egiten du bidea eta ikusleari oroitzapenaren eta itxaropenaren aldeko mezua helarazten dio.