Eguna Martxoak 19 igandea
Ordua:8h
Lekua: Bus geltokia
Zailtazuna:Ertaina 2
Apuntatzeko ostegun 16 arte
Prestatu dugun txangoa Izki parke naturaletik da. Arluzea herritik aterako gara, Errota sakanetik igoko gara Butxisolo mendira, gero Kapilduitik pasa eta San Justira abiatuko gara. Ondoren San Cristobal gailurrera joan Apelaiz herrian amaitzeko.
Zailtasun ertainekoa dela uste dut luzea delako (20 km). 840 mko igoera du baina oso lasaia da.
Bidean errota bat, erreka bat bi urjauziekin, pagoak, haritzak , gaztainondoak, larreak….ikusi ahal izango ditugu.