Eguna: 2024ko otsailaren 10a
Irteera: goizeko 8:00tan autobus geltokitik
Zailtasuna: Ertaina
Izena ematea osteguna 8 arte
Ibilbideak Errioxako Nieva de Cameros (1018 m) eta Anguiano (650 m) herriak lotzen ditu.
Ibilbidea GR-93 bidexkan hasiko da, pago, haritz, gorosti eta ezpelen artean, Muelago gailurreraino(1469 m). Tontor horretatik, San Lorenzo (2271 m) eta Pancrudos ikus ditzakegu. Behera jarraituko dugu Anguianoraino, Valvanera eta Najerilla ibaien haranetara begira.
Ibilbideak 18 km-ko luzera, 500 m-ko desnibela eta 5 eta 6 orduko gutxi gorabeherako iraupena ditu.