EstellaMendizale.Com

2013-1-20. Gorbea Han zaudenean oihukatuko duzu

Martxaren eguna: 2013-1-20

Ariketa: Ibili Krampoiak eta bioleta

Irteera ordua: Goizeko 7 etan

Izena Emateko: Lizarrako mendizale Elkartean, San Veremundo 3 kalea.   Ostirala osteguna arratsaldeko zortzitatik amarretara.Edo ordu honetan 949552235 telefonora deituz.

 

Gorbeia edo Gorbeiagane Araba eta Bizkaiko lurraldeen arteko mugan dagoen mendia da, herrialde bietako eta Gorbeia izeneko mendiguneko tontorrik garaiena da. Zeanuri, Orozko, Ubidea , Zuia eta Zigoitia udalerrien artean banatzen da.

Bere gailurra 1.482 metrotan dago. Goian, 18 metroko gurutze ezaguna dauka. 1901an jatorrizkoa eraiki zuten, 33,33 metrokoa. Ekaitz batzuen ondoren erori zen. 1903an 22 metroko gurutze berria eraiki eta hilabete gutxi batzuk geroago haize eta elur bortitzek lurrera botatzen dute. Gaur egun dagoena 18 metro inguru ditu eta mende bat baino gehiago darama gailur honetan.

Bestela, bost deiadar mendien artean egon zen historian, batzarretara deitzeko erabiltzen zena besteak beste.

Arbelaitz (1.513 m) mendi garaiago gertuena da, 37,09 Km-ra duena