EstellaMendizale.Com

ORI – IRATI ZEHARKALDIA

Luis Azpilikuetaren argazkiak

Ori-Irati

Flickr Album Gallery Pro Powered By: Weblizar

Noiz: 2016ko urriaren 30ean, igandea

Irteera lekua: bus geltokian, goizeko 7:00etan

Larraine (1.579 m) Ori (2.017 m) Irati etxolak (850 m)

Gorako bidea 450m. beherako bidea 1.200m. luzapena 6:30 ordu.

Zailtasuna: erraza, pixka bat luzea.

Ori mendira igotzeko Larraine portutik abiatuko gara. Oriren gailurretik Menditxipi mendatera jaitsiko gara eta hor GRT-10/GR-12 zidorra hartuko dugu. Jarraian, iparralderantz joango gara Zuberoan sartzeko eta Ibarrondoko errekara eramango gaituen bizikleta bidea hartzeko. Bide hau, 5. zenbakia duena, 180º-ko bira emango du errekara jaitsi baino aurretik.  Hemendik aurrera, zidorra zabalagoa egingo da eta Koista deituriko urtaska txikia zeharkatuko du. 15′ ondoren,  Urtxuriako sakanetik Iratiko etxeetaraino eramango gaituen bidexka hartuko dugu, SL69 izena duena.

Udazken kolorez margoturiko basoa zeharkatuko dugu.

Kontuz ordu aldaketarekin!