EstellaMendizale.Com

Urriak 31, ziria edo saria, bihurrikerien garaia Lizarraldean

Zumakeek inguruak koloreztatu duten honetan, larunbatean mendi-txangoa, paseoa, itzulia eman, ibilaldia, aireztatzea… proposatzen dizugu. Egun berezia da datorren larunbata, udatik negurako trantsizioan, udaren argitasunetik neguaren iluntasunera, bizitasuna eta hilkortasuna aurrez aurre, urriak 31 erritu-mugarri dugu Europako leku askotan. Geurean, ohitura zaharrari itxura berri eman asmoz, hustu kalabazak edo arbiak etxean, aurpegia egin, egin mendi-txangoa familiarekin. Bilatu leku kuttun bat, jarri kandela kalabazei eta atera argazkia.

Lehen 30 argazkiek Buff bat jasoko dute. Pasa zaitez Irintzi liburu dendatik argazkiarekin eta Buffa zurea izango da.

 

Eta, ausartzen bazara, baita makillatuta ere!

Bidali argazkia klikatu Formulario eta argazkirik onenak aukera izango du sari eder bat jasotzeko.

Hemen dituzu Gau Beltzaren kalabaza eta makillaje bideo-tailerrak:

http://gaubeltza.eus/

2 thoughts on “Urriak 31, ziria edo saria, bihurrikerien garaia Lizarraldean