EstellaMendizale.Com

MENDIAZOKA

Bazkide estimatua:

Lizarrako Mendizale Elkarteak jarduera berri bat antolatu nahi du erabiltzen ez dugun mendiko materiala trukatu, eman edo saltzeko, beste pertsona batzuei edo Klubari berari laguntzeko: MENDIAZOKA.

Hasiera batean MENDIAZOKAn parte hartzeko bi modu daude:

1. Dohaintza: bazkideek Klubari nahi duten materiala eman ahal izango diote:

a. Klubaren fondoan sartzeko, maileguan jarduera zehatzetarako erabili ahal izateko (adibidez, gaur egun maileguan ematen diren kranpoiak eta pioletak).

b. MENDIAZOKAn salgai jartzeko.

2. Salmenta: bazkideek nahi duten materiala utzi ahal izango dute Klubean, eurek finkatutako prezioan, MENDIAZOKAko asteburuetan saltzeko. Prezio horretatik, Klubak %10a hartuko du.

Jarduera honen bidez Klubak lortzen duen dirua, bai emandako materialaren salmentatik bai bazkideek saltzen duten materialaren ehunekotik, SOS Himalaya (Iñaki Ochoa de Olza Fundazioa) proiekturako erabiliko da, Nepaleko neskato bati (Bipana) unibertsitate-hezkuntzan laguntzeko. Neskato horri buruzko informazioa emango dugu urtean zehar.

Hala, MENDIAZOKAk hainbat helburu beteko ditu. Gure ustez, helburu horiek bat datoz Klubaren filosofiarekin eta balioekin, elkartasunarekin (Himalaian hezteko laguntza), iraunkortasunarekin (erabiltzen ez den materiala berrerabiliz) eta sozializazioarekin; izan ere, gure Klubeko kideen arteko topaketarako balio izatea espero dugu.

Ekainaren 7an eta 14an (ostirala) egingo da salmenta, 19:30etik 22:00etara.

Materiala maiatzaren 10ean, 17an eta 24an bilduko da, 19:30etik 22:00etara, klubaren egoitzan.

Agur t’erdi. Gailurretan ikusiko dugu elkar!

Batzordea