EstellaMendizale.Com

Diaporama URBASA-ENTZIAKO SINTESI ESPELEOLOGIKOA

 Diaporama:URBASA-ENTZIAKO SINTESI ESPELEOLOGIKOA

Data:2015-3-26

Hora: 8:15netan

Lekua:  CME-LME Elkartean

Dohainik

Urbasa-Entzia mendigunea 200 km2

bataz besteko garaiera 950 m dituena itsasoaren mailaren gainetik. Ebroko arroaren mutur

iparraldekoenean dago; hona haren gailur nagusiak: Dulantz (1.243 m) ekialdean, Baiza (1.182

m) iparraldean eta Larregoiko (1.018 m) hegoaldean. Unitate hidrogeologiko bera osatzen

du, lau administrazio unitatetan zabaldua: Entziako partzuergoa, Urbasa mendia, Amezkoako

Limitaciones mendia eta Eraulgo eta Etxabarriko fazeria. Lehenbizikoa Euskadiko Erkidego

Autonomoan dago eta gainerako hirurak, berriz, Nafarroako Foru Komunitatean.

Mendiguneari forma ematen dion izaera karbonatatua erabakigarria da unitatearen

bereizgarri diren fenomeno karstikoen garapen eta bilakaera ulertzeko, bai azaleran bai

sakoneran. Haien ondorio dira elemenia bat zulo eta barrunbe; horiek aztertzen saiatu gara

mendigunean barna egindako esplorazio espeleologikoetan.

Aurkezpen-solasaldia Lizarrako Mendizale Elkartearen lokaletan eginen da, martxoaren

26an, ortzegunarekin, arratsaldeko 8etan. Hartan, Urbasa-Entzia mendilerroan 6 hamarralditan

egindako esplorazio espeleologikoetako lanen laburpena emanen da.

-ko azalera duen plataforma karbonatatua da,

AURKEZPEN-SOLASALDIA

MARTXOAREN 26AN, ORTZEGUNA, 20:00ETAN

URBASA-ENTZIAKO SINTESI ESPELEOLOGIKOA

LIZARRAKO MENDIZALE ELKARTEAREN LOKALETAN

SAN VEREMUNDO, 3.A 1- D. LIZARRA

SARRERA DOAN