EstellaMendizale.Com

2012/12/15. Diaporama Treking Nepalen zehar

 

Diaporama proiekziaoa abenduak 15 Arratsaldeko 8etan. Lizarrako Mendizale Elkartean. Dohainik

Nepalek lauki zuzen baten itxura dauka, eta iparraldetik hegoaldera altueraz nabarmen jaisten da, izan ere Himalaiako zortzi mila metrotako mendietatik hasi eta hegoaldeko Terai lautadan 250 metrotako altueraraino iristen baita.

Mapa topografikoa

[aldatu]Eremuak

Ondorioz hiru eremu geografiko bereizten dira: Alde batetik mendi garaien eremua,Parbat izenekoa, glaziar erraldoiez estalia dagoena. Oso jende gutxi bizi da. Bestetik mendixken eremua, Pahadizenekoa, mila eta lau mila metro arteko altuera artean dagoena. Ibar zabalak ditu,Katmanduko ibarra adibidez. Jendearen gehiengoa eremu honetan bizi da. Azkenik Terai lautada, geografikokiIndiaren jarraipena dena, beroa eta hezea. Arroz soro zabalak eta oihan tropikala duten parke nazionalak daude bertan.

Nepalek bost urtaro ditu: uda, montzoi garaia, udazkena, negua eta udaberria. Terai lautadan montzoia bereziki gogorra izaten da, ibaiek uholde handiak izaten baitituzte.

[aldatu]Mendiak

Himalaia mendikatea bete betean hartzen du Nepalek, eta bertan daude 14 zortzimilakoetatik erdia baino gehiago.

[aldatu]Ibaiak

Ibaiek ipar-hego norabidea dute eta Ganges ibaira isurtzen dituzte beren urak. Hiru ibai arro garrantzitsu daude Nepalen:

  • Karnali ibaia: Mendebaldean dago. 1.080 kilometroko luzera du eta bere arroa 127.950 km²-koa da.
  • Gandaki/Narayani ibaia: Erdialdean dago. 630 kilometroko luzera du eta bere arroa 46.300 km²-koa da.
  • Koshi ibaia: Ekialdean dago. 729 kilometroko luzera du eta bere arroa 95.156 km²-koa da.