EstellaMendizale.Com

2017

Txikiekin mendi irteerak
Txikiekin mendi irteerak

Txikiekin mendi irteerak

Sakristauaren haitza (Irantzu)

Martxaren eguna:2018-03-10 Larunbata

Jarduera: Ibili

Zailtasuna: Erraza

Irteera ordua: 10:30ean

Lekua: Irantzuko Monasterioan
Ibiltzeko izena ematea ez da beharrezkoa.

Deskribapena.Iñaki Etxeberria: informaziogunetik irten. Bertan autoak aparka daitezke. Bidezidor batetik igoko gara, askorentzat ezezaguna, eta Irantzuko Monasterioaren iparraldean jarriko gara, Sakristauaren Haitza izeneko mendian. Bertatik pagadi artean igotzen jarraituko dugu, inguru horretako mendi garaienera heldu arte, Azpala (1036m). Jaisten hasiko gara Arantzadiako mendateraino eta gero Irantzuko eskorten hondarrak bisitatuko ditugu, fraideenak izan zirenak 1839ra arte. Jaisten jarraituko dugu hasieran hartutako bidezidorra berriro hartu arte.

Ibilbide erraza denontzat, eta eguraldiak lagun, ikuspegi ederrak dituena, jende gehienarentzat ezezaguna.

Distantzia: 5.7 km gutxi gorabehera.

Desnibela: 300 m.

Txikiek heldu batek lagunduta joan behar dute ta kaskoarekin. Ostiral eguerdian eguraldia txarra dela ikusiz gero, weborrialde honetan bertan ohar bat jarriko dugu, irteera bertan behera geldituko dela adierazteko.

Donosti Jaizkibel Txikiak eta Handiak
Donosti Jaizkibel Txikiak eta Handiak

Donosti Jaizkibel Txikiak eta Handiak

Eguna: Otsailaren 25an.

Txangoa:

Zailtasuna : ertaina

Denbora Handiak: 6:30 ordu

Distantzia Handiak: 17km

Desnibela Handiak: 1300m

Trak Handiak: bakarrik 17.kilometroraino

Denbora Txikiak: 3 ordu

Distantzia Txikiak: 7km

Desnibela Txikiak: 300m

Trak Txikiak:

Ordua: 8etan Lizarrako geltokian
Guillermo Moratinos: itsasoa igarotzeko hamar minutuz behin pasatzen den itsasontzi bat erabiliko dugu. 0,70€ balio du eta norberak ordainduko du.

Txikientzat: Albaola museoa bisitatzeko aukera izango dugu. Gero Pasai Donibanera joango gara itsasontziz. Gastu hauek ez daude autobusaren prezioan sartuta.

Izena emateko: ostiraletan mendizale elkartean, 19:30etik 21:30era.
Federatua egotea gomendatzen dizuegu.