IMG_7991 [640x480]

2012-9-23- Pasaia- Hondarribi Jaizkibeleko itsaslabarrak

 

Martxaren eguna: Irailak 23 igandea

Ariketa: Ibili

Irteera ordua: Goizeko 7 etan

bidea:

http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=1137626

Euria egiten badu aldatuko dugu bidea.

Izena Emateko: Lizarrako mendizale Elkartean, San Veremundo 3 kalea.   Ostirala osteguna arratsaldeko zortzitatik amarretara.Edo ordu honetan 949552235 telefonora deituz.

 

 

  

  

 

 

 

 

 

  

 

 

  

  

  

 

Maila paisajistikoan lekuak ez du parekorik aurrez aipaturikoekin konparatuaz.
Jaizkibeleko formazioa osatzen duten harkaitzen jalkitze-jatorriak eremuari berezitasun morfologiko bitxia ematen dio:
hareharriak. Arroka hauen moldeakuntza, milioi urteetako lanaren ondorioa, emaitza bezala formakuntza
edo eraketa batzu dituen higadura prozesu konplexua da, babes eta begiespenaren merezimendua
dutenak. Horregatik,Pasai Donibanetik Hondarribiko Higer lurmuturrerainodoan ibilbidea osatzeak, ezohizko txango mendizaleaz gain, inork galdu ezin duen ikuskizuna da. Hareharri hauek
inspirazio bezala balio izan zitzaizkion Victor Hugori kostaldearekin erlazionaturiko bere poema eta narraketa hoberenetariko batzu garatzeko.
Esparru geologiko hau izan da urteetan zehar naturaren beste apeta batzu ezartzen joan izan diren lekua ere. Adibide bat mendiaren ipar aurpegiaren landaredia da, itsasertzeko bazterrari dagokiona. Eboluzioprozesuan
zehar itsaslabarretako landareak haize, gazitasun, malda malkartsu eta bere finkapenerako substratu eskasiaren baldintza gogorretara egokitu behar izan dira. Baldintzapen latz hauek izan dira
prozesuan agindu dutenak. Itsas mihilua edo itsaslabarren goikaldeko Armeria euscadiensis ,gipuzkoar kostaldeko zona konkretu bakar batzutan hazten den landare zoragarria, bezalako landareek
apaintzen dute erliebe hau. Gainera, bere kala eta paretak “ostatu” bezala erabiltzen dituzten
harkaitz-zozo, ubarroi, zanga, lanperna-musu edo martinak bezalako itsas hegaztien migrazio-ibilbideetan puntu estrategikoa da
Jaizkibel . Baina aldi berean itsaslabar hauetan Kantauri itsasaldeko kaio hankahoriduna edo kaio
ilunaren kolonia haundienetariko bat ezarrita dago. Itsas erreserba kontsideratzen da ere. Kala askoren helezintasunak Euskadi eta kontinenteko hobekien
kotserbaturiko itsas ekosistema bihurtzen du Jaizkibeleko itsasaldea. Krustazeo, bibalbio, arrai, ekinoideo, asteroide, alga eta zefalopodoak
bezalako espezie asko bizi dira hemen. Beste askok aldiro bisitatzen dute, babes eta elikagai bila, izurde mularra edo izurde arruntaren
kasuak. Bere beste ekosistema bikainetako bat  amezti edo piriniar haritz basoa, Jaizkibeleko baldintza
mikroklimatikoei esker garatzen den baso termofiloa eta esfagnoen zohikaztegi garratzak dira, azken hauen Jaizkibeleko populazioa Europako hegoalderenuntz kokaturikoa izanik.
Arrazoi gehiago daude ere itsasertzaren babesa defendatzeko. Hemen historiaurreko kokalekuak egon ziren eta zenbait lekuetan hauen aztarnak aurkitu dira, lur hontan gizakiak izandako eboluzioa aztertzen
jarraitu ahal izateko kotserbatzea pena merezi dutenak.