aritxulegi

Maiatza 8 Euskaraz Lesaka

Salida  EUSKARAZ

Aritxulegi (780m) LESAKA

 

 

 

 

  

Datu interesgarriak

Lesaka Txangoa

Día / Eguna: Mayo 8 Maiatza.

Actividad / Jarduera: Treking / Ibiltzea.

Camino: Por definir dependiendo de las condiciones, Dificultad moderada baja.  Hará  de guía un montañero euskaldun del pueblo. Luego comida en una sociedad de Lesaka y a la tarde paseo por el pueblo con un guía que nos contara historias y la historia de Lesaka todo esto en Euskera.

Bidea: Erabakitzeko, bidearen egoeraren arabera.  Zailtasun ertaina. Menditik eramango gaituena Lesakako mendizale euskaldun bat izango da. Gero bazkaria Lesakako elkarte batean. Artzaldean herritik paseo bat herriko lagun batekin Lesakako historioak eta historia kontatuko diguna.

Hora de salida: A las ocho de la mañana..

Irteera ordua: Goizeko 8:00etan

Para apuntarse: Club montañero de Estella, Calle San Veremundo, 3. Viernes, de 20:00 a 22:00. O sino a esta misma hora llamando al teléfono 948 55 22 35.

Izena emateko: Lizarrako mendizale Elkartean, San Veremundo kalea, 3. Ostiralean, arratsaldeko 08:00etatik 10:00etara. Edo ordutegi horretan 949 552 235 telefonora deituz.

 

 *Es recomendable estar federado. Komenigarria da federatuta

 

  

 

Lesakatik iparraldera, Kantauri Itsasoa dago, baita Bidasoa ibaiaren bokalea ere, Hondarribian.

Mendebaldera, berriz, oihan zabalak daude Domiko eta Pagolleta inguruetan, eta, haien gibelean, Artiku-tza mendi babestua.

Hego-ekialdera, Arantza eta Igantzi hiribilduak ditugu; han dago, hain zuzen ere, San Juan Xar Erreserba Naturala, elezahar eta sineste anitz biltzen dituen toki berezia.

Hegoaldera goazela, Sunbillara garamatzate zenbait mendi eta bidek, pinaburudunek eta iratze-lekuek lagundurik.

Hego-ekialdera, baina Lesakatik ikusten ez dela, Bertizko Jaurerria dago, Nafarroako lehen parke naturala.

Ekialdera, Etxalar dago, bere elizaren inguruan bildutako herria. Usoen ibileren lekuko dira noranzko horretan ikusten diren mendigainak; oraindik ere, antzinako sistemaren arabera harrapatzen dira usoak, sareen bidez, hain zuzen.

Ipar-mendebaldera, Bera dugu, eta, haren gibelean, Galietako bidea.

5.486 Ha-ren jabe da Lesaka; jabetza pribatuari dagozkio haietarik 4711.

Lesakako paisaia menditsua da, eta hainbat ibaik eta erreka anitzek zeharkatua. Bi urtegi daude Lesakan: Domiko eta San Anton.

Bidasoa ibaiak zeharkatzen du Lesakako paisaia isila. Bidasoatik eskuinera, Iruñetik Irunera doan errepidea dago; ibaitik ezkerrera, berriz, erdi ezkutaturik, “Tren Txikito” zaharraren arrastoak ikusten ahal dira, garai batean Bidasoako trenbidea zena, eta hainbat eta hainbat kontrabando-ibileraren eta bertzelako istorioen lekuko izan dena.

Onin erreka ia ikusezinak bitan banatzen du Lesaka hiribildua. Lesakako karrikak historiaz beteak daude; hura ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu.

Eskualdeko klima ozeanikoa da, klima epel-hezea delakoa. Iberiar Penintsularen iparraldean aurkitzen ahal da klima hori. Euri kantitate handia da klima ozeanikoaren ezaugarri nagusietako bat, urte osoan zehar izaten baitira euri-jasak.

 

 

Comentarios

  1. http://www.torontolimodepot.com/

    You people, why are you posting as anonymous? Why aren't you posting under a registered screen name instead?Can anyone provide a source for this info that he is in Dubai charging $1500? Rumors should be substantiated when they can.So what's the truth about whether he won a world martial arts tournament in Las Vegas? (like in "Blood Sport" with Jean Claude Van Damme? lol) Anyone know the truth about whether that really happened or not? Was it an official tournament or an underground one?