club1

Historia

Historia

Lizarrako hirian, 1951ko martxoaren 30eko arratseko zortzietan, mendiarekiko interes komunak elkartzen zuen pertsona talde batek Mendizaleen Batzar bat egin zuen, Merkataritza Kasinoko liburutegi aretoan, eta Estella Mendizaleen Elkartea eratu zuen.

1951ko ekainaren 11n, Lizarra Mendizaleen elkarteko bazkideak Ezohiko Batzar Orokorrean bildu ziren estatutuak onesteko eta lehen Zuzendaritza Batzordea izendatzeko.

1951ko apirilaren 1ean egin zuen Elkarteak lehen txangoa, Jurramendi (1.045 m) helmuga. Orduz geroztik egun arte 50 urte baino gehiago pasatu dira eta denbora horretan mendi txangoak eta bestelako jarduerak egin dira azken helburua Estellerriko biztanleengan mendizaletasuna sustatzea izanik.

Gaur egun, Club Montañero de Estella – Lizarrako Mendizale Elkartea 400 bazkidez baino gehiagoz dago osaturik eta, hortaz, Lizarrako kirol klubik garrantzitsuenetako bat eta Nafarroako mendi klub nagusietako bat da.

Elkartea Zuzendaritza Batzordeak gobernatzen du presidenteaz, idazkariaz eta gainerako kideez osaturik, bazkideek lau urtean behin batzarrean aukeratuta.

Batzorde horrek du Elkarteak urtero egiten dituen jarduerak prestatzeko ardura: aldian behingo irteerak, dibulgaziozko hitzaldiak, proiekzioak, ikus-entzunezkoak, ikastaroak… helburu bakarra lortzeko, mendi kirolak bultzatu eta sustatzeko alegia.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>