Txikiekin mendi irteerak

Txikiekin mendi irteerak

Sakristauaren haitza (Irantzu)

Martxaren eguna:2018-03-10 Larunbata

Jarduera: Ibili

Zailtasuna: Erraza

Irteera ordua: 10:30ean

Lekua: Irantzuko Monasterioan
Ibiltzeko izena ematea ez da beharrezkoa.

Deskribapena.Iñaki Etxeberria: informaziogunetik irten. Bertan autoak aparka daitezke. Bidezidor batetik igoko gara, askorentzat ezezaguna, eta Irantzuko Monasterioaren iparraldean jarriko gara, Sakristauaren Haitza izeneko mendian. Bertatik pagadi artean igotzen jarraituko dugu, inguru horretako mendi garaienera heldu arte, Azpala (1036m). Jaisten hasiko gara Arantzadiako mendateraino eta gero Irantzuko eskorten hondarrak bisitatuko ditugu, fraideenak izan zirenak 1839ra arte. Jaisten jarraituko dugu hasieran hartutako bidezidorra berriro hartu arte.

Ibilbide erraza denontzat, eta eguraldiak lagun, ikuspegi ederrak dituena, jende gehienarentzat ezezaguna.

Distantzia: 5.7 km gutxi gorabehera.

Desnibela: 300 m.

Txikiek heldu batek lagunduta joan behar dute ta kaskoarekin. Ostiral eguerdian eguraldia txarra dela ikusiz gero, weborrialde honetan bertan ohar bat jarriko dugu, irteera bertan behera geldituko dela adierazteko.